publicidad

euskera

Idazlea. Gasteizen jaio zen (Araba), 1925eko uztailaren 24an. Madrilen hil zen 1969ko azaroaren 15ean. XX. mendeko gaztelaniazko narratzaile nagusietako bat izan zen, eta joera neorrealista eta kritika sozialaren ordezkaria. Aldecoaren literatura sozialak lirismotik existentzialismorako bidea egiten du, eta eguneroko istorioetako protagonistei, jendeari, elkartasun izugarriz erreparatzen die. Heriotza goiz etorri zitzaion, 44 urte zituela; hirurogeita hemeretzi ipuin utzi zituen, bi olerki liburu eta dozena erdi eleberri labur. Gurasoak burgesak ziren, eta Marianisten ikastetxean ikasi zuen. Nerabezarotik izan zen bihurria, 12 urte zituela mezara joateari ere utzi zion, eta agnostikotzat jo zuen bere burua. Familiarekin zituen harremanak afektu handikoak izaten ziren batzuetan, eta beste batzuetan, aldiz, errietaz beteak, ikasketetako hutsegiteengatik. Irakurle eta kirolari handia izan zen, taxidermia eta ehiza esperimentu zalea. Garai horretan euskal pintoreen beste talde bat ezagutu zuen, aitaren eta Adrian osabaren hizketaldian biltzen zirenak: Gustavo de Maeztu, Diaz Olano, Echevarria,... Izan ere, familian, Aldecoaren aitak zein aitonak pintura ikasi zuten Parisen eta Bruselan, eta Arabako hiriburuan pintura eta zaharberritze negozioa zuten. Hala ere, Ignaciok hasieratik jo zuen literaturarantz. 17 urte zituela, batxilergoa bukatu ondoren Salamancara joan zen, unibertsitatean ikasteko. Filosofia eta Letretan matrikulatu zen, baina ez zen fakultatera joaten. Unibertsitatetik kanpoko lagunak zituen, mundu akademikotik kanpokoak, gerora kontakizun ugari inspiratu zituztenak. Antonio Tovarrek, orduko irakasleak, horrela gogoratzen du: "Aldecoa jauna ez zen gazte luzanga, ile luzeko bihurria, gaztetatik argia eta begi beltz sarkorrak zituenak; horren ordez, "f" bat zen, zerrendan egunero bere izenaren alboan jartzen nuena "falta" hitzaren lehen hizkia. Hiri txikian bagenekien Aldecoak ez zuela zaharren jakintzarekin aberasteko bidea hartuko. Ikasle bohemiar hori hasten ari zen, agian, Maese Zaragosi y Aldecoa su huesped lanean hain ongi azaldu zuena; garaiko bizitza pobrean, askotan miserablean barneratu zen, nik uste, eta inguratzen gaituen gizateria benetan zer den ikasi zuen, jende txiroaren epopeia, bertatik bertara eta ez liburuetan." (Itzulpen moldatua gazteleratik). 1945ean Ignacio Aldecoa Madrilera joan zen bizitzera. Salamancan bezala, unibertsitatean matrikulatu zen, baina ez zen joan. Berak bezala, La hora eta Alcala unibertsitate aldizkarietan idazten hasi zen gazte talde bat ezagutu zuen; 50eko hamarkadako belaunaldikoak ziren, edo Gerra Zibila zortzi edo hamar urterekin eta nerabezaroa gerraren eraginpean (kasu honetan II. Mundu Gerra) bizi zuten belaunaldia ziren, eta hortaz "gerrako umeak" ere deitu zituzten. Besteak beste, han zeuden Carmen Martin Gaite, Rafael Sanchez-Ferlosio, Josefina Rodriguez eta Ana Mª Matute (orduan ez zen Madrilen bizi) edo Jose Manuel Caballero Bonald, eta lagun egin ziren. Café Gijón-en biltzen ziren Juan Benetekin eta Luis Martin Santosekin. Julio de la Rosak hala idatzi zuen: "Mende erdiko belaunaldi horretako gizonek irekitzeko asmo argia dute, barne askatasun izugarria dute, bide berriak aztertzerantz doan bidea." (Itzulpen moldatua gazteleratik). 1952an Josefina Rodriguezekin ezkondu zen, eta 1954an alaba bakarra izango zena jaio zen, izenez Susana. 1958an New Yorkera joan ziren, eta negua han eman zuten. Munduko hiriburua eta herrialdea oso erakargarriak iruditzen zitzaizkien. Eivissan eta Kanarietan ere bolada luzeak igaro zituzten. Ignaciok itsasoa maite zuen, eta horrek uharteetara eramaten zuen, baina itsasoko abentura guztiek maitemintzen zuten, eta hilabete batez itsas sakoneko arrantzaleekin nabigatu zuen, itsasoko bizitzari buruzko eleberri-erreportajea idazteko eta miseria eta bakardadez betetako existentziari duintasuna emateko. Gran Sol eleberriak 1958ko Kritika Saria lortu zuen. Aldecoari indarkeria kirolak eta kirol tragikoak izugarri gustatzen zitzaizkion, esate baterako boxeoa eta zezenketak, heriotzarekin obsesionatuta baitzegoen. Haren ustetan, bizitzak arrisku zentzua zuen eta bizia erre nahi zuen, bukatu, agian laburra izatearen zoritxarreko sentimenduarekin; bere kasuan, muturrera eramate hori bete egin zen, lasterketa batean hil baitzen. Agnostizismoak existentziaren zentzu materialista indartu zuen. Politikari dagokionez ezkerrekoa zen, sozialismo aurreratuen ideiekin bat egiten zuen, baina zentzu kritiko finaren ondorioz, ez zen alderdi klandestino batean ere afiliatu, soilik literaturarenean. Idazlea izatea bizitzari aurre egiteko jarrera zela esan ohi zuen, eta idatzitako lanetan klase baztertuen eta desjabetuengatik kezkatu zen; lanbideei buruzko kontakizunen seriea oso ezaguna izan zen.

español

Escritor Nació en Vitoria-Gasteiz (Araba) el 24 de julio de 1925. Murió en Madrid el 15 de noviembre de 1969. XX. Fue una de las principales novelas narrativas españolas, una tendencia neorrealista y un representante de la crítica social. La literatura social de Aldeco va del lirismo al existencialismo, y mira a los protagonistas de las historias diarias, las personas y la solidaridad. La muerte llegó temprano, a la edad de 44 años; Dejó setenta y nueve historias, dos poemas de libros y media docena de novelas cortas. Los padres eran burgueses y estudiaban en la escuela marianista. Tuvo náuseas en la adolescencia, lo dejaron a la edad de 12 años y fue considerado un agnóstico. Sus relaciones con la familia fueron a veces muy influyentes, y otras, por otro lado, llenas de civilidad, debido a la falta de estudios. Era un gran lector y deportista, fanático de la taxidermia y los experimentos de caza. Tenían un negocio de restauración. Sin embargo, Ignacio comenzó a hablar con la literatura. A la edad de 17 años, después de completar su Bachillerato, fue a Salamanca a estudiar en la universidad.Se matriculó en Filosofía y Letras, pero no fue a la facultad. Tenía amigos fuera de la universidad, fuera del mundo académico, que más tarde inspiraron muchas historias. Antonio Tovar, un maestro en ese momento, recuerda lo siguiente: "El Sr. Aldecoa no era un joven de pelo largo, una chica de pelo largo, pelo claro, pelo negro, en lugar de una" f "que era la primera letra de la palabra" desaparecida "todos los días en su nombre. Sería una buena idea tomar el camino del enriquecimiento sabiendo que este estudiante bohemio estaba empezando a explicar tan bien en su trabajo en Maese Zaragosa y Aldecoa, en su vida pobre, a menudo miserable, y creo que la humanidad realmente está a nuestro alrededor, la gente pobre. Épica, desde aquí y no en los libros ". (Traducción moldeada del español). En 1945 Ignacio Aldecoa se traslada a Madrid. Como en Salamanca, se matriculó en la universidad, pero no fue. Como él mismo, conoció a un grupo de jóvenes que comenzaron a escribir La hora y Alcalá en revistas universitarias; Eran los años 50 de los 50, o la Guerra Civil a la edad de ocho años o la adolescencia, bajo la influencia de la guerra (en este caso, la Segunda Guerra Mundial), y los llamados "niños de la guerra".Entre otros, estuvieron Carmen Martin Gaite, Rafael Sanchez-Ferlosio, Josefina Rodriguez y Ana Mª Matute (que no vivían en Madrid) o José Manuel Caballero Bonald, y ellos colaboraron. Se reunieron en el Café Gijón con Juan Benet y Luis Martín Santos. Julio de la Rosa escribió: "Los hombres de la generación de mediados de siglo tienen una clara intención de abrirse, tienen una inmensa libertad de libertad, el camino para estudiar nuevos caminos". (Traducción moldeada del español). En 1952 se casó con Josefina Rodríguez, y nació en 1954 como la única hija, llamada Susana. En 1958 se fueron a Nueva York, donde pasaron el invierno allí. La capital y el país del mundo parecían ser muy atractivos. En Eivissa y en Canarias, también pasaron largos períodos de tiempo. Ignacio amaba el mar, que conducía a las islas, pero todas las aventuras marinas se enamoraron, y navegó con pescadores de aguas profundas durante un mes para escribir una historia nueva sobre la vida marina y dar dignidad a la pobreza y la soledad. La novela Gran Sol ganó el Premio de la Crítica de 1958. A Aldecoari le gustaban los deportes violentos y los deportes trágicos, como el boxeo y las corridas de toros, obsesionados con la muerte.En su opinión, la vida tenía una sensación de peligro y quería quemarla, y acabó con, quizás, el sentimiento fatal de ser breve; En su caso, el movimiento al extremo se realizó, porque fue asesinado en una carrera. El agnosticismo fortaleció el significado materialista de la existencia. Era un político de izquierda con las ideas de los socialistas avanzados, pero debido a un sentido crítico finito, no estaba afiliado a un partido clandestino, solo en la literatura. Se dijo que el escritor era un medio para enfrentar la vida, y estaba preocupado por los escritos de clase excluidos y descuidados; La serie de narrativas profesionales fue muy popular.

publicidad

Condiciones de Servicio

Todas las traducciones realizadas se guardan en la base de datos. Los datos salvados se publican en el sitio web abierta y anónimamente. Por esta razón, le recordamos que su información y sus datos personales no deben incluirse en las traducciones que usted hará. El contenido creado a partir de las traducciones de los usuarios puede incluir jerga, blasfemia, sexualidad y elementos similares. Recomendamos de no utilizar nuestro sitio web en situaciones incómodas, ya que las traducciones creadas pueden no ser adecuadas para personas de todas las edades y lugares de interés. Si en el contexto de la traducción de nuestros usuarios, hay insultos a la personalidad y o a los derechos de autor, etc. puede contactarnos por correo electrónico, →"Contacto"


Política de Privacidad

Los proveedores, incluido Google, utilizan cookies para mostrar anuncios relevantes ateniéndose las visitas anteriores de un usuario a su sitio web o a otros sitios web. El uso de cookies de publicidad permite a Google y a sus socios mostrar anuncios basados en las visitas realizadas por los usuarios a sus sitios web o a otros sitios web de Internet. Los usuarios pueden inhabilitar la publicidad personalizada. Para ello, deberán acceder a Preferencias de anuncios. (También puede explicarles que, si no desean que otros proveedores utilicen las cookies para la publicidad personalizada, deberán acceder a www.aboutads.info.)